XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eraketa eta gestioa

Banku-kredituak

Kreditu hitzak latinez konfiantza izatea adierazten du.

Badirudi zorrak eta konpromisoak ordainduko dituela egiaztatzen duen pertsona batek merezi duen konfiantza adierazten duela.

Gure artean, mailegu bat da, diru nahiz ondasunezkoa, pertsona edo erakunde batek beste pertsona edo erakunde bati egiten dion mailegua.

Kreditua (latinez, konfiantza izatea) diru nahiz ondasunezkoa, pertsona edo erakunde batek beste pertsona edo erakunde bati egiten dion mailegua da.

Kreditua, bestalde, eragiketa ekonomikoa da; bertan, alde batekoak hartzekodunak baimena eman dezake beste aldekoak zordunak eragiketa ordaintzeko azken eguna atzera dezan.

Denbora nozio hori da, hain zuzen, kredituaren ezaugarri nagusia.

Kreditu sistemari esker ekonomiak aurrera egin ahal izan du artisautza-alditik industri aldira igaroz.

Artisauak eskatzen zioten neurrian egiten zuen lan; gaur egun berriz, industrian, kredituak erabiliz, produktu-kopuru handiak ekoizten dira, eta gero, saltzean, berreskuratuko dira horiek sorturiko kostuak.

Industriei emandako kredituetatik hasita kreditu pertsonaletara iritsi gara.

Saldu ahal izateko beharrezkoa da erosteko prest dagoen jendea eta horretarako, askotan, kredituak ematen dira.

Kredituak mota askotakoak izan daitezke:

- Kreditu komentziala: entitate komertzial bati denda, supermerkatu ematen zaiona; zordunak hartzen dituen konpromisoak garaiz beteko dituela baieztatzen duen pertsonak eskaintzen duen berman oinarritzen da.

- Banku-kreditua: bezeroei eginikoa; bermaduna edo bermarik gabea eta interesak ordaindu beharrekoa.

- Kreditu zuria: bankuek zenbait bezerori aurretiaz kopurua finkatu gabe zabaldurikoa, bezeroak behar duen unean erabili ahal izan dezan.

- Higiezinentzako kreditua: ondasun higiezin jakin batzuen berma izanda eskaintzen dena.

Ohikoena etxebizitza erosteko ematen den kreditua da; kasu honetan etxebizitza hipotekatua geratzen da mailegua itzultzen den arte.

- Higigarrientzako kreditua: ondasun higigarriak berma gisa hartuta ematen direnak.

- Kreditu pertsonala: zordunaren ekonomia kaudimenezko baldintzak eskaintzen duten konfiantzan oinarritzen dira, eta berma gisa bahirik eskaini gabe ematen da.

Gaixotasun, ezkontza, bidaia eta luzatu ezin den beste zor bati, besteak beste, aurre egiteko ematen direnak.

- Pignorazio-kreditua: berma gisa bahi bat hartzen duena.

Epe laburrera egiten da.

Merkantzia eta balore garraioetan indar handia dute: bahitura-etxeak.

Kreditu publikoa: Estatuari edo erakunde publikoei ematen zaiena.

Estatuko kredituen gutxi gora-beherako banaketa

Espainiako Bankua %0,05; Banka pribatua %71,8; Krediturako erakunde ofizialak %9,1; Aurrezki Kutxak %19; Beste batzuk %0,05